XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaltzaindiaren Gomendioak eta Erabakiak (1990-1993)

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuen 242. artikuluak dioen moduan Euskaltzaindia da, euskarari dagokionez, erakunde aholku emaile ofiziala.

Artikulu berean zehazten da EHUk euskara batua erabiliko duela, Euskaltzaindiak emandako arauei jarraituz.

Kontuan izanik Euskaltzaindiak azken hilabete hauetan euskara idatziari buruzko zenbait gomendio egin dituela, Euskararako Errektoreordetzak bidezko ikusi du gomendio hauen berri euskaraz irakasten dutenei ematea, batek baino gehiagok halako eskaerak egin dituelako, kontuan harturik, gainera, Euskaltzaindiak berak atera dituen liburuxkak agortuak daudela.

Beraz, eskuartean dituzun hauek dira 1990etik aurrera erakunde horrek egindako proposamenak.

Argigarri gerta litezke hemen Euskaltzaiburuaren hitzak, liburuxka haietako lehenbizikoan zetozenak:

Ez da esan beharrik Euskaltzaindiak kontuan hartu dituela bere eztabaidan gramatika arazoak (arrazoi filologikoak, historikoak, gure tradizioa, e.a.) eta arazo soziolinguistikoak ere (nola erabiltzen den gaur egun, non, euskalkiak, erregistro mailak, e.a.), gomendio hauek ahalik eta batasun handiena behar baitute idazleen eta irakasleen artean.

Hala ere, [...] gomendio hauek behin-behinekoak dira.

Beste hitzetan esateko: Euskaltzaindiari gomendio hauek kontuan hartzea gustatuko litzaioke, bidezkoenak ikusten dituelako.

Baina puntu hauek erabaki bihurtuko dira (Euskaltzaindiak orain proposatzen duen bidetik nahiz egokiago gerta daitekeen beste batetik) 1994an egingo duen biltzar ireki batean